Eskola kirola
Harremanetarako:
Urtzi Murgia
- e-mail: [email protected]
- Telefonoa: 688633457
Hezkuntza prozesuan integratua eta kirol-instalazio egokietan, eskola eta federatutako kirolean aukera anitza eskaintzen duena:
- Areto futbola
- 8ko futbola
- Saskibaloia
- Atletismoa
- Igeriketa
- Eskupilota
- Mendi irteerak
- Mahai tenisa
GURASOENTZAKO DEKALOGOA
- Haurrek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Haurrek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!
- Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du zertan emaitza izan behar.
- Huts egiteagatik ez iezaiezu erriertarik egin, ikasten ari dira eta. Diozun guztia positiboa izan dadila, horixe motibagarriena baita.
- Jardueran parte hartzen dutenekin errespetua azaldu (ikasle, entrenatzaile, arbitro zein ikuslegoarekin). Guztiak beharrezkoak dira!
- Seguru aski zer egin behar duten jakingo duzu, baina ez itzazu “telebideratu” zer egin behar duten momentu oro esanez. Jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna eman behar zaie.
- Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta anima itzazu umeak gauza bera egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera.
- Jendeak edota parte hartzaileek sortutako edozein motatako indarkeriari edo jarrera desegokiei uko egiezu.
- Jarduerari amaiera emandakoan norberaren hobekuntza eta taldearen baloratu. Ez eman garrantzia emaitzari soilik.
- Ikusleek arau hauek betetzeko ahaleginak egin, era horretan jarduera denentzat onuragarriagoa izango delako.
- Ez inoiz ere ahaztu zure portaera seme-alabentzako eredua izango dela, ezta benetako protagonistak beraiek direla.