Guraso ordezkaritza
Gelako gurasoen ordezkaritzaren bidez gure seme-alaben hezkuntzan gurasoekin eman beharreko komunikazioan Ikastolak beste urratsa bat eman du. Garrantzizko urratsa, Ikastolaren bizitzan gurasoen inplikazioa eta parte hartzea bultzatu eta areagotu nahi duelako.
Ikastolako Aginte organoetan betidanik egon dira gurasoak; lehen Ikastolaren Batzorde deitutakoan; orain, kooperatiba bihurtu ondoren, Artezkaritza Kontseiluan (16 kidetatik 11 gurasoen ordezkariak dira), Helegite batzordean, Zaintza Batzordean. Dena den, kontuan izan behar dugu 700 familia inguruk osatzen dugula Ikastola, eta gainontzeko gurasook ere agente aktiboago bihurtzeko aukera ematen da, beren seme-alaben hezkuntzan eta Ikastolako bizitzan partaide eginez; inor ordezkatu gabe eta bakoitzaren funtzioak zein diren garbi azalduz, baina guztion parte hartzeari dagokion garrantzia aitortuz.
Horren inguruko puntuak aldizkarietan ere agertu dira. Gelako/mailako gurasoen ordezkaritza bultzatze honek, eta geure artean bilerak egiteak, eskematikoki esateko, bi helburu nagusi ditu:
- Gurasoen parte hartzea bultzatu, bai ikastolako bizitzan, bai seme alaben heziketan.
- Gurasoen arteko komunikazioa bultzatu. Kontuan izan behar dugu seme-alabak ez ditugula familiak bakarka hezitzen, baizik eta taldean hezitzen direla.
Urtean zehar egiten diren bilera hauen gidoia 3 atal nagusiren inguruan joaten da:
- Seme-alabak nola ikusten ditugun orokorrean, eta zer proposamen dauden, orokorrean, hobetzeko.
- Gurasoak nola aurkitzen garen, eta hobetzeko zer ikusten dugun.
- Ikastolako bizitzan parte hartzea bultzatzea
Hona puntu horien inguruan zehaztasun gehiago:
Bada oso kontuan izan beharreko beste puntu bat: hemen orokorrean hitz egin behar dugu, ez gure seme-alaben arazo zehatz konkretuez. Horrelako gauzak aipatzeko beste bide batzuk badaude: normalean tutorea; inoiz zuzendaritza. Norbere arazo pertsonalagoak alde batera utzi, eta hobekuntzarako proposamen orokorragoen inguruan egin behar dugu gogoeta.
Seme-alabak
- Nola ikusten ditugu heziketan eta orokorrean?
- Zer ekarpen egin liteke hobekuntza bidean?
- Nolako motibazioa?
- Ikasteko ohitura eta etxeko lanak
- Etapa batetik besterako zubiak
- Orientazioaren aldetik nola?
- Giza balioen lanketa nola?
- ...... (Adin bakoitzak bereak)
Gurasoak
- Nola ikusten duzue zuen burua guraso bezala?
- Zer gabeziarekin egiten duzue topo?
- Zer formazio gustatuko litzaizueke antolatzea?
- Ba al da guraso bezala elkarren artean komentatu nahi zenuketen gairik?
Ikastolan parte hartzea
- Eskola kirola: Arduradunak iritsi ezinik ibiltzen dira, eta ondo irtetea nahi bada, guztiok lagundu beharko dugu. Lan talde bat eskola kirolaren inguruan txosten bat prestatuta dago, alderdi desberdinak jasotzen dituena.
- Festak: Aurreko urteetako esperientzia positiboa izan zen. Baina festen egunean egiten den lanaz gain, aurretik ere antolatzen dexente egin behar izaten da. Festen aurretik laguntza eskatuko da.
- Ikastoletako jaialdiak: Ibilaldia, Herri Urrats, Araba euskaraz...Autobusak antolatu behar izaten dira. Eta autobus horietan ardura eramateko norbait behar da (guraso 1, 2...).
- Eskulanen erakusketa egiten dute udaletxean festen aurretik. Hori antolatzeko laguntza: gela horretan eskulanak jarri...
- Ekainean inoiz ikasgelak ikusi eta errepaso bat egin. Etxean guk geuk egingo genituzkeenak (zokaloak, entxufeak, pintaketa behar balitz...) bakoitzak bere gelakoak egin.
- Kirol arropa.
- Iparraldeko ikastolekin egiten den ekitaldia.
- Abenduko ekitaldietako laguntza.