Batxiko ikasleak GAZTEEN GIPUZKOA proiektuan
Batxilergoko 1.mailako ikasleek, maiatzan hasitako proiektua, gaur aurkeztu dute Donostiako Foru aldundian.
Gipuzkoako foru Aldundiak martxan du “ETORKIZUNA ERAIKIZ”, gipuzkoarrak erronka ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko programa. Orain arte, erakunde, enpresa, elkarte, unibertsitate eta bestelako eragile askok esku hartu dute proiektuan ekimen garapenaren bidez. Baina etorkizunaren ezinbesteko partaideak, gazteak eta gazteen ikuspegiak dira.
Gipuzkoako ikasleak proiektu eta erronken bidez lan egitera ohituta daude. Beraien ikaskuntzaren protagonistak dira, irakasleen laguntzaz, erronkei aurre egiten, arazoak ebazten eta bere lagunekin lanak osatzen.
Horregatik Gipuzkoako Aldundiak jasotako proposamena aproposa iruditu zitzaigun: “Etorkizunaren Inguruko” proiektu bat, modu zientifikoan osatzea, ezaguera berriak lortuz eta etorkizuneko arazoen konponketara bideratuz. Ideiak egoera errealak eta benetako jarduerak isla izatea espero da, gaur egungo bizitzako problema nagusiei, irudimenaz eta kreatibitatez irteerak proposatuz.
Gazteak “ETORKIZUNA ERAIKINEZ” proiektuan parte aktiboa izateaz gain, proiektuak, OINARRIZKO KONPETENTZIAK lantzea du helburu.
Eta hilabeteetan egindalo lana gaur goizean aurkeztu dute Foru Aldundiko Donostiako egoitzan. Zorionak egindako lanagatik eta bejondeizuela!!