BEGIRALE IKASTAROA 2017/18

AISIOLA, Ikastolen Elkarteko begirale eskola da. Aisialdiko begiraleak heztea du helburu. 2000. urtean sortu zen eta urtero 200 begirale inguruk eskuratzen dute Aisiolako titulua.

Aisialdiko esperientzian trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean: talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

Zein titulu lortzen da?

Lortzen den titulua Profesionaltasun Ziurtagiria da.

SSCB2009 - Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizatzailea (Begirale titulua)

Noiz egiten da ikastaroa?

  ORDUAK DATA
Ordu teorikoak (ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan) 150 URRIA-MAIATZA
Ordu praktikoak 160 EKAINA-UZTAILA
GUZTIRA 310  

SSCB2011 - Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa (Zuzendari titulua)

Zuzendari ikastaroaren iraupena: 290 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko. GUZTIRA: 410 ordu

Non egiten dira praktikak?

Aisiolako ikasleek Ikastolen Elkarteko udalekuetan eta beste zenbaitetan egingo dituzte praktikak.

Non egin daiteke ikastaroa?

Lurralde ezberdinetako hainbat ikastoletan eta Lazkaon, San Benito Ikastolan.

Informazio gehiagohttps://www.aisialdia.eus/aisiola