Golden 5
Errendimendu baxua, motibazio eza, jazarpena edo bazterkeria gure ikasgeletan zenbaitetan ematen diren egoerak dira. Zer egin dezakete irakasleek arazo horiei erantzuteko? Iaz ezagutzera eman zitzaigun Golden 5 egitasmoa (Europako Hezkuntza Batzordearen Comenius Europear sariarekin saritua) da tresnetako bat.
Maria Jose Lerak, Psikologian doktorea, hezkuntza kalitate gaietan eta ikasgeletako indarkerian aditua, beste lau herrialde europarrekin batera egiten du lan Sevillako unibertsitatetik honen hedapenean. Leraren hitzetan, proiektuaren oinarri nagusia ikasleen ezaugarri positiboak suspertzea da. Guztiek beraien buruak “golden” sentitu ditzaten, hau da, taldearen barruan nabarmentzeko gaitasun nahikoekin.
Irakasleek oinarrizko bost eremu landu behar dituzte:
1. Gelaren kudeaketa
2. Harremanak eraikitzen
3. Gizarte-giroa
4. Ikaste egokia
5. Eskola-familia harremanak
Emaitzarik hoberenak lortzeko familiak eta eskolak bidea bateratuta egin behar dute. Familiak ere Golden programa partekatu behar du, erantzun baikorretan oinarritu, ezezkorra den hori edota kexak ez nabarmendu. Familia askok oso itxarobide negatiboak dituzte, eskola porrota nozitzen duten gazteei dagokienean batik bat. Eskolari dagokio beste ikuspegi batetik begiratzea, egiteke dagoena antzematea eta gurasoak animatzea beraien seme-alabak era positiboan ikus ditzaten. Jarrera honek familiak eskolara hurbildu daitezen laguntzen du.
2012-13 Ikasturtean Gelaren diagnostikoa – 8 faktore ezberdinak- ezagutzeko galdekizuna bete zuten DBH eta DBHOko ikasle guztiak. Datuak aztertu eta gero 8 Faktore horiei buruzko egoera ezagutu genuen (ikasleen ziurtasuna; adierazteko askatasuna; babes sozio-emozionala; gelako arauak; lana egiteko giroa; taldeko kohesioa; partaidetza aktiboa; nortasun positiboa).
2013-14 ikasturtean bai ikasleek bai irakasleek bete zuten beste galdekizun ezberdin bat. Honen helburua, alde batetik, gela horietako ikasleek irakasleen lanaren balorazioa egitea zen eta, bestetik, irakasleek bere burua auto-ebaluatzea, bi errealitate horien arteko balore ezberdinei aurre egitean hobekuntza nabariak lortuko zirela uste genuelako.
Irakasleak prest egon ziren hau guztia aurrera eramateko, ikasleen balorazioak ezagutu nahi zituzten. Zuzendaritzak eta Maria Jose Lerak oso positiboki baloratu genuen irakasle-taldeak Diagnostikoa egiteko erakutsitako prestutasuna, nerabeek egiten dituzten balorazioak agian ez zirela oso positiboak izango jakinda. Gure hezkuntza praktikari buruz ikasleen iritzia eta eskola komunitatean ematen diren harremanei buruzkoa jasotzeko prest egoteak ere beste aurrerabide txikia izan zen.
2014-15 ikasturtean, heziketaren garrantzia estrategikoa, hezitzaileok erronka honetan dugun betebehar albora ezina (alegia, irakasle, guraso eta gizartearen inplikazioa heziketan) eta “Golden 5” gisako proiektuek bide honetan egin dezaketen ekarpenaz hitz egin eta praktikan jartzeko Maria Jose Lera gure artean izan genuen San Benito Ikastolan.
Gure asmoa da ikas-irakas bide honetan baikortasuna, harreman positiboak eta lan giro egokiak sustatzea, errendimendu akademikoa hobetuz eta familiekiko harremana sakonduz. Horretarako, langile guztiak (irakasle, ez dozente eta jangelako begiraleak) bi ikasturtetako formazioa jaso, landutakoa praktikan jarri eta formatzailearen eskutik jarraipena izan dugu.
2015-16 ikasturtea
Bi urtez luzatzen ari den formazioak helburu desberdinak izango ditu: Ikastolako langile guztiak –ikasleekin harremana duten langile guztiak- trebatu ikasleen errendimendu akademikoa eta giza garapen egoki eta aberats bat lortu dezaten. Langileez gain, gure ikasleen familiekin ere landu nahi da aipatutako garapen hori guztion arteko elkarlanean eman dadin: ikastolan eta etxean.
Prestakuntza proiektu honek langileei tresnak eta estrategiak eskaintzen dizkie ikasleen ikasteko motibazioari eta horretarako behar den lan giroari egoki erantzuteko. Era honetan arreta, arlo bakoitzeko lortu beharreko konpetentziak eta emaitza akademikoetan gorakada lortuko genuke, hobekuntza plana gauzatzeko bidea indartuz.
2016. urteko hasieran, JOAN VAELLOren eskutik klaustroak formazioa jaso du: gelako egoera konkretuen artean estrategia egokienak erabiltzeko jarraibideak eman ditu.
Era honetan San Benito Ikastolak eskaintzen duen kalitatezko hezkuntzan urrats bat gehiago emango dugu.