Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Familiek behar duten konfiantza, gertutasuna eta goxotasuna dira gure oinarri. Haurren garapen psikosozialean lagundu nahi da, jolasaren bitartez inguruarekiko harremanak eta norbere izaeraren eta gaitasunen garapena bultzatuz.

 

Irudia
HH1

Hezkuntza proiektua

Haur bakoitzaren erritmo, gaitasun eta beharrak kontutan hartzen dituen hezkuntza proiektua. Non arlo sentsoriala, mugimendu askea, autonomia eta esplorazio eta esperimentazioa garatzeko testuingurua prestatzen den.

Haur Eskola ordutegia

07:30-etatik 18:30-etara.

Antolaketa

Haurraren taldekatzea, adinaren arabera banatzen ditugu:

  • HH0-ko haurrak (0-1)
  • HH1-ko haurrak (1-2)

Gelen Kokapena

  • HH0-HH1: Mikelar eraikina
  • HH2: HH eraikina
Irudia
HH1

Izen ematea edo/eta matrikula

Lehentasuna dute izen ematea egin dutenek. Matrikulatu ondoren, bajak abenduan, apirilean eta abuztuan bakarrik onartuko dira. Matrikula, zerbitzua erabiltzen hasten denean egingo da.

Non

San Benito ikastolako idazkaritzan.

Beharrezko agiriak

  • Izen ematea.
  • Matrikula.
  • Familia liburua.
  • Tutore legalen NANak.
Irudia
HH1

Arau orokorrak

  • Haur guztiek bete behar dute egokitzapena Haur-Eskolan sartzerakoan, baita ikasturte hasieran ere. Ohiko jardueran hasten denerako 16 asteak beteta izan behar ditu.
  • Adostutako ordutegia errespetatu.
  • 8 ordu baino gehiago ezin da egon haurra Haur-Hezkuntzan.
  • Eskatutako materiala garaiz ekarri (pixoihalak, aldagarriak, ...)
  • Osasun araudia zaindu: haurrak, sukarra, beherakoa, konjuntibitisa, botaka, ... sintomak baditu ezin da ekarri.
  • Elikadura:
    • Gosaria: haurrari egokitua.
    • Bazkaria: menu aldaketak behar diren kasuetan, bezperan 12:00ak baino lehen adierazi.
    • Askaria: Egunero prestatzen dugunez, edozein aldaketa goizean adierazi behar dira.
  • Haurra nork jasoko duen abisatu.
  • Arropak izenarekin markatu. Haurraren bitxien ardura gurasoena da.
  • Haurraren aulki, kotxe, ... bertan utz daiteke, hauen ardura gurasoena delarik.
  • Eguneroko koadernoak, eguneroko informazioa jasoko duenez, edozein iradokizun, kexa, zalantza, ... adierazteko erabili eta era berean, egunero irakurri.

 

fitxategiak
Osasunari buruzko araudia

Haur Hezkuntza 1. zikloa

Leire Mendia

Koordinatzailea. HH 1Z

Rakel Hernandez

HH-0

Nagore Murgiondo

HH-0

Ainhoa Lazkano

HH-1A

Veronica Velasco

HH-1B

Zumaia Elkoro

HH1

Eli Rodriguez

HH-2A

Izaro Azurmendi

HH-2B

Ana Arizmendi

HH-2D

Maitane Corredor

HH-2E

Jaione Garmendia

HH2

Ane Gurrutxaga

Hezitzailea HH2

Azken albisteak