NOR GARA?
Hizkuntza eskolak, hasieratik izan ditu ingeleseko irakasle adituak, bai euskal herrikoak, baita ama hizkuntza ingelesa duten irakasleak ere.
Aurtengo irakasleak honakoak dira:
Silvana Beaskoetxea
Ingeles filologia Argentinako La Pampako unibertsitatean.
Atzerriko irakasle ikasketak EHUn.
Idoia Sanz
Atzerriko irakasle ikasketak EHUn.
Proficiency in English. Cambridge Unibersity.
Dana Lee Johnson
History Degree. Boise State Unibersity. Usa.
Maria Belen Ibañez Perez
Ingeleseko Itzulpengintza Publikoa
Salvador Unibertsitatea, Buenos Aires
Argentina
Theodora Margari-Katsimiri
Plurilingualism: Promoting co-operation between communities and nations.
Cambrige examinations ESOL professional support programme
Tesol
AZTERKETAK
Gure Hizkuntza eskolak, Trinity College London-eko azterketa egiteko aukera, eta Cambridgeko azterketarako prestakuntza berezia ematen du.
Hizkuntza eskolara etortzen diren ikasleak Trinity College London izeneko ahozko azterketa egiteko aukera izaten dute. Urteak daramatzagu gure ikasleak azterketa honetarako prestatzen.
Ahozko azterketez gain, Cambridge University-k antolatzen dituen azterketetarako prestatzen ditugu gure ikasleak (PET, First Certificate Exam, Advanced). FIRST azterketa gure ikastetxean bertan egiteko aukera daukagu gainera.
Azterketa hauek ingelesaren erabileran gehiago sakontzen dute, eta bost atal izaten dituzte: irakurmena, idazmena, gramatika, entzumena eta ahozkoa.
NOIZ ETA NON?
Eskolak ikastolako eraikuntzetan eskaintzen dira. Eguerdian eta ikastola ondorengo orduetan. Hizkuntza eskolari urrian ematen diogu hasera eta ekaina bukaeran hartzen ditugu oporrak.
ZERGATIK?
Gaur egungo munduari begiradatxo bat botata ingeles hizkuntzak duen garrantzia ikustea ezinbestekoa da. Hau honela izanik, gure helburua San Benito Ikastolako ikasle eta Lazkao eta inguruko herritarrek kalitatezko ingeleseko eskolak eskuragarri izatea dugu.
Ikastolako zati garenez, ikastolako ingeleseko irakasleekin harreman zuzena mantentzen dugu eta honen ondorioz ikasleen beharrak ezagutzeko aparteko aukera dugu.
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO
silvanabeas@hotmail.com
Tfnoa. 943 88.08.00 (ikastola)
Mugikorra 695.716.704