Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irudia
Ordutegia

Ordutegi zabala / zanitza zerbitzua

Bi zerbitzu ditugu:

  • A zerbitzua: HH2- LH6 bitarteko ikasleentzat: eskola egutegiko egun guztietan, 7:30-9:00 ordutegian.
  • B zerbitzua: HH2tik LH2 bitarteko ikasleentzat: klaseak goizez bakarrik daudenean 14:30-16:30 ordutegian eta klaserik ez den egunetan 7:30-16:30 ordutegian, Ordutegi Zabaleko egutegiarekin. Adibidez, Iñauteriak, aste santuak, udako zerbitzua.

Antolaketa orokorra

Ikasturtean zehar eskaintza hauek egiten dira:

  • Iraileko eta ekaineko arratsaldeak
  • Gabon oporren bezperako arratsaldea
  • Iñauteriak
  • Aste Santuak
  • Udako zerbitzua

Eskaintza aurrera eramateko gutxieneko kopurua egongo da.

Irudia
Ordutegia

Haurraren izen-ematea

San Benito ikastolako idazkaritzan burutuko da, bertan datu batzuk hartuko direlarik.

Arau orokorrak

  • Adostutako ordutegia errespetatu.
  • 8 ordu baino gehiago ezin da egon haurra Ikastolan.
  • Osasun atala zaindu: haurrak, sukarra, beherakoa, konjuntibitisa, botaka,… sintomak baditu ezin da ekarri.
  • Elikadura:
    • Gosaria: Goizeko 08:30-etatik aurrera, ez dira emango.
    • Bazkaria: Egunean dagokion menua emango zaie.
  • Haurra nork jasoko duen abisatu. - Arropak izenarekin markatu. Haurraren bitxien ardura gurasoena da.